XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datuak ikusirik, gaurkoak eta lehengoak, batasunerako egokientzat jo dugun bidea markatu dugu.

Beste kasuren batean, elkarte / erkidego, azaldu da zergatik ez den egokia elkarte izena comunidad adierazteko.

b) Zergatik baztertu gehien erabiltzen diren formak: hitanoa gehien erabiltzen den inguruetako formak ez omen dira onartu.

Hitanoa ez da Gipuzkoan bakarrik erabiltzen, Bizkaian eta Iparraldean ere badu indarra.

Alde bateko eta besteko formak konparatuz, aditz laguntzailearen batasunerako erabili ziren irizpide berak aplikatzeko ahalegina egin da.

Irizpide horiek dagokion arauan ageri dira.

c) Baturako erabaki diren formak, berriketan jardutean ere erabili behar al dira (ohizko / ohiko, guzti hau / hau guztia, etab.)?

Beti esan da euskara batua zein eremutarako den: euskara landu, zaindua, erabili behar den testuinguarekiko.

Beraz, irrati edo telebistako esatariek erabili beharko lituzkete berriak ematean, etab.

Lagunartean, kalean, etxean... egoera informaletan euskalkiak erabiltzea zilegi bakarrik ez, gomendagarria ere bada.

d) Grafia auzietan gertatzen ari diren aldaketak -il- / -ill -kontsonante ondoko -h-a

Salbuespenak dira, bide-aldaketarik markatzen ez dutenak.

Lehen kasuan, -ill- proposatzen da nazioarteko forma denean, eta, beraz, Iparraldean ere palatala ahoskatzen dutenean (artilleria, gillotina).

Bigarren kasuan, hitz gutxi batzuk onartuko dira, Iparraldekoak direnak, eta -h-rik gabe erabat ulergaitz gertatzen direnak (ala / alha);

kontsonante ondoko h-a onartzen ez bada, praktikan Iparraldekoek ez dute hitz hori erabiltzeko aukerarik.

2. Maileguak

a) Erdaraz x idazten denetan, euskaraz zer idatzi behar da, extra ala estra?

Esana dago: bokal artean x, kontsonante aurrean s.

Beraz, estra.

Gogoan izan behar da, gainera, erdal extra- aurrizkia, askotan, x + kanpoko egituraz ordezka daitekeela; hala nola, extrajudicial = judizioz kanpoko, estrajudizial.

b) Gaztelaniaz o-z bukatzen diren hitzak nola bukatzen dira euskaraz: produkto ala produktu?

Kasu konkretu honetan produktu, baina ezin da esan gaztelaniaz o-z amaitzen diren hitz guztiek euskaraz u- behar dutenik.

Ikus, hitz amaierei dagokien araua.

Oro har, iturri zaharra grekoa denean, amaierako -o gorde daiteke, mailegua bide arruntetik ez datorrenean.

Nolanahi ere, hiztegiek argitzen dituzte horrelako zalantzak.